Gure Laguntzak Planifikatzeko eta Kudeatzeko Unitateak (LPKU) esku hartzeko protokolo bat sortu du, egoitzen eta etxebizitzen erabiltzaileek sare sozialak eta Internet modu desegokian erabiltzearen ondoriozko egoera problematikoak detektatzeko eta horiei erantzuteko.
2022an hedatuko den protokoloak bi fase ditu: ebaluazioa eta eskuhartzea. Lehenengoan, ekintzamultzo sistematizatu batek arazoaren egoera sakonki ezagutzea ahalbidetzen du, banaka zein taldeka. Eta bigarrenean, egokitzat jotzen diren prestakuntza, laguntza eta kontrol-ekintzak hedatzen dira.
Gainera, Ertzaintzaren laguntza dugu sare sozialen erabilera desegokiari buruzko prestakuntza-saioak emateko profesionalei, erabiltzaileei eta haien familiei.