Txikiteroen Itsulapikoaren dohaintza

2025/01/30

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bilboko Alde Zaharrean dagoen Txikiteroen Itsulapikoaren Jagoleek bertan bildutako 3.228 euroak eman dizkiote Gorabideri, eta Aisialdi eta Astialdiko gure taldeen eguneko txangoak finantzatzen laguntzeko baliatuko ditugu. Kopurua aurreko urtean bildutakoa baino %19,55 handiagoa da, eta Alde Zaharrean Begoñako basilika ikus daitekeen toki bakarrean, Pilota eta Santa Maria kaleen izkinan, kokatutako itsulapikoan utzitako txanponek osatzen dute.

Dohaina emateko ekitaldi sinbolikoa Txikiteroen Itsulapikoaren ondoan egin da, haren hainbat jagole, Gorabideko ordezkariak eta Laboral Kutxakoak bilduta.

 

Gorakide bereizgarria
Bestalde, gure erabiltzaileek Gorakide bereizgarria eman diete Txikiteroen Itsulapikoaren Jagoleei, beren laguntza nabarmenagatik. Aitorpen hori adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dietelako nabarmentzen diren erakunde eta norbanakoei ematen zaie, haien laguntza beren eginkizunekin edo betebeharrekin lotuta egon gabe.