Bizimodu independenterako laguntzak

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedinmail

Zerbitzu honek beren etxebizitzetan bizi diren adimen urriko pertsonei laguntza puntuala eskaintzen die behar dituzten gaietarako; hala nola, gastuen kudeaketa eta antolaketarako, beharrak antzemateko, komunitatearen zerbitzuen erabilerarako, etxebizitzaren mantenua edota norberaren zuzenketaren sustapenerako.

Kasu hauetan, Gorabideko profesional-ekipoaren jarduerak bideratzen dira:

  • Pertsona erabiltzaileen oinarrizko behar pertsonal eta sozialei erantzun egokia ematera norberaren edota komunitatearen errekurtsoen bidez.
  • Pertsona erabiltzailearen autonomia sustatzea, bere gaitasun eta ahalmen pertsonal eta sozialak, eta modu independientean bere pentsamendu eta ekintzarako aukerak ere.
  • Bere giza-ingurutik hurbil dagoen etxebizitza baten hautaketaren bidez pertsona erabiltzailearen integrazioa sustatu eta erraztera, komunitatearen bizitzan parte hartzera suspertuz.
  • Erabiltzaileak diren pertsonen eta bere familien eta gizarte talderik hurbilenarekiko harremanak mantendu, areagotu eta, bere kasuan, berreskuratzera ere.