Etxebizitzak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabidek hamar etxebizitza dauka aldizkako laguntza mugatuak behar dituzten adimen desgaitasuneko pertsonentzako. Komunitate moduko bizitoki-unitate txikiak dira, elkarbizitza eta etxeko lanen banaketa bultzatzean eta bai ingurua garapen pertsonalerako espazio gisa erabiltzean ere oinarritzen direnak.

Etxebizitza-sare honen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonei eskaintzen zaie ostatua eta laguntza pertsonal eta soziala pertsona bakoitzak, indibidualki, gero eta autonomia eta askatasun-maila altuagoak lortu ahal izateko. Hau guzti hau, beren adineko eta giza-inguruko pertsonen talderako ohiko bizimoduarekin ahalik eta antz handiena duen markoan kokatuta.

Zerbitzu honetan, Gorabideko profesional-ekipoaren jarduerak bideratzen dira:

  • Pertsona erabiltzaileen behar pertsonal eta sozialei erantzun egokia ematera norberaren edota komunitatearen errekurtsoen bidez.
  • Pertsona erabiltzailearen autonomia sustatzera, bere gaitasun eta ahalmen pertsonal eta sozialak, baita modu independientean bere pentsamendu eta ekintzarako aukerak ere.
  • Bere giza-ingurutik hurbil dagoen etxebizitza baten hautaketaren bidez pertsona erabiltzailearen integrazioa sustatu eta erraztera, komunitatearen bizitzan parte hartzea sustatuz.
  • Erabiltzaileak diren pertsonen eta bere familien eta gizarte talderik hurbilenarekiko harremanak mantendu, areagotu eta, bere kasuan, berreskuratzera ere.

Autonomia (Bilbo)
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako Autonomia kaleko etxebizitza honetan tamaina handiagoko bizikidetza-taldeetatik heldutako adimen desgaitasuna duten lau pertsonek askatasunean aurrerapausoak ematen dituzte.

Avenida (Bilbo)
Deustun kokatuta, Avenidako etxebizitzan laguntza mugatua ala aldizkakoa behar duten lau gizon daude, eguneko lana daukatenak.

Deustu-1 (Bilbo)
Deustu-1eko bizikidetza-talde hau zortzi pertsonek osatzen dute: hiru emakume eta bost gizon, egunero beren lanpostura joaten direnak.

Deustu-2 (Bilbo)
Deustu-2ko etxebizitzan lau emakume bizi dira. Denek daukate etxetik kanpoko lana ala eginbeharra.

Deustu-3 (Bilbo)
Deustu-3ko etxebizitzan laguntza mugatua ala aldizkakoa behar duten hiru gizon daude, eta goizez lan-zentro batera joaten direnak.

Deustu-4 (Bilbo)
Bizikidetza-talde hau bi emakumek osatzen dute. Behar duten laguntza maila baxua da eta etxeko, gizarteko, osasun edota emozioei dagozkien eremuetan oinarritzen da.

Gueñes
Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmendutako etxebizitza honetan adimen desgaitasuna duten bederatzi pertsonek egunero 16 orduko laguntza jasotzen dute beren bizi-kalitatean eragin nabariak gerta daitezen.

Salazar Jenerala (Bilbo)
Salazar Jeneralaren etxebizitzan hamalau pertsona bizi dira, hamar emakume eta lau gizon, goizeko lan jarduerak dauzkatenak.

Santurtzi
Santurtziko udalak emandako Kabiezes auzoko etxebizitza honek adimen desgaitasuna duten lau pertsonei, bi emakume eta bi gizonei, beregain bizitzeko aukera ematen die, Gorabideko profesionalen laguntzarekin.

Sestao
Sestaoko etxebizitzaren egoiliarren taldea bi gizon eta bi emakumek osatuta dago, eguneko lana ala eginbeharra dutenak.