Zozketa sare sozialetan eta marrazki-lehiaketa

2022/04/30

Gure 60. urteurrena ospatzeko proposamen berriak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurrena ospatzeko antolatzen ditugun ekintzen artean, 2022an ere 60 urte beteko dituzten pertsonei zuzendutako kanpaina bat sustatu dugu, Facebookera, Twitterera edo Instagramera argazki edo bideo bat igo dezaten “60 urte ditut, Gora bidek bezala” esaldiarekin eta #60RABIDE hastagarekin. Parte hartzen duten guztien artean, Cafés Baquék lagatako 10 produktu-sorta zozkatuko ditugu.

Marrazki-lehiaketa
Gainera, marrazki-lehiaketa bat ere antolatu dugu Lehen Hezkuntza ko azken zikloko ikasleentzat eta saria 122 marrazki-maletatxoa izango da. Epea irekita dago ekainaren 30era arte eta jasotako marrazkiak BBK Kuna eraikinean erakutsiko dira. Bizkaiko ikastetxe guztiak parte hartzera animatzen ditugu. Informazio gehiago, gorabide.com/marrazki-lehiaketa webgunean.