Gure ‘Zurekin Programa’-ren beste hamar saio

2021/02/12

Gure familien parte-hartzea eta elkarte izaera bizirik mantentzen ari gara hitzaldi telematiko hauen bidez, eta urtearen lehenengo hiruhilekoan gai berriak landuko dira

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Prestakuntza eta Parte-hartze Zerbitzuak ‘Zurekin Programa’-ren barruko saio telematiko sorta bat prestatu du, pandemiaren ondoriozko murrizketak izan arren, gure familien parte-hartzea eta elkarte izaera bizirik mantentzeko. Lehenengo hiruhilekoaren programazioari hasiera eman diogu bi jardueraren bidez. Batetik, sare sozialen eta mugikorraren erabilera egokiari buruzko hitzaldi bat eman du Pantallas Amigas elkarteak, Basque Cibersecurity Centrek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin eskaintzen dituen tailerren dinamizatzailea; bestetik, gure Goratu Programaren inguruko saio bat izan dugu.

Otsaileko hitzorduak 3an hasi zen. Egun horretan, gure erabiltzaileen gaitasun artistikoek islatzen dituzten esperientzien inguruko mahai-ingurua egin zen. 10ean, adimen desgaitasuna duten pertsonei dagozkien lege arloko aurrerapenen inguruko topaketa bat egin zen. Plena Inclusión elkarteko ordezkari batek eman zuen. Hilaren 17rako, gure Sexualitate Planaren arduradunak gure kolektiboaren dimentsio sexualean zentratutako solasaldi bat proposatu du. Eta 24an, deialdia inklusioa bideratzen duten jokabideetan zentratuko da. Horretarako, Pertsona Irisgarriak programa daukagu.

Azkenik, martxoan, beste saio batzuk izango ditugu: boluntariotza parte-hartze eta eraldaketa sozialerako tresna gisa; galera kasuetan izaten den dolu-prozesua; garapen pertsonala eta ongizatea hobetzea; eta norberaren mugak gainditzeko moduak.

Informazio eta izen-emateak:
gorabide.com/charlas-web