Zurekin Programaren 20 saio baino gehiago

2021/06/11

Mugimendua eta bideo-joko inklusiboak izan dira landutako azken bi gaiak

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuak Zurekin Programaren kurtsoa bi saio berrirekin itxi zuen. Egunerokoan ditugun mugimendu-aukerei eta bideo-joko inklusiboei buruzkoak izan ziren hitzaldiak. Bi proposamen horiek kontuan izanda, 21 saio eskaini dizkiegu gure familiei, haien partehartzea bizirik mantendu eta bidelaguntza ematen jarraitzeko, pandemiak inposatutako murrizketak gorabehera.

 

 

Egunerokoan mugimendua bideratzeko ditugun aukerak baliatzearen onurei buruzko saioa Nuria Martínek eman zuen, gure errehabilitazio taldeko fisioterapeutetako bat. Hitzaldian, azaldu zuen zein eragin daukan mugimenduak eta ariketak osasunean, eta bereziki nabarmendu zituen arnas sistema eta sistema sentsoriala. Gainera, proposamen batzuk egin zituen adimen desgaitasuna duten pertsonek beren eguneroko errutinetan jarduera-espazioak eta aukerak sartzeko.

Bestalde, Jon Cortázar, nazioartean ospea daukan bideo-joko diseinatzaile bilbotarrak, Treasure Rangers jokoaren garatzaile gisa izandako esperientziaz hitz egin zigun. Joko dibertigarri horretan, pertsonaietako batek autismoa dauka, eta gainerakoekin aritzen da, berdintasun osoz. Gainera, bideo-jokoen onura eta arriskuen inguruan hausnartzeko aukera eman zigun, joko gomendagarrienak aipatu zituen, eta industria horren inguruko bitxikeria batzuk kontatu zizkigun.Â