Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak legedi zibila eta auzitakoa berritu zuen desgaitasuna duten pertsonei gaitasuna erabiltzen laguntzeko. Aldaketa horren ondoren, adin nagusikoen kasuan, ezgaitze-deklarazio judiziala kendu da, gaitasun judiziala aldatzeaz gain. Halaber, beren erabakietan pertsona ordezten zuten irudi juridikoak deuseztatu dira, hala nola zaintza, guraso-ahal luzatua eta guraso-ahal birgaitua. Orain gaitasun juridikoa osoa da, ez da aldatzen. Baina desgaitasuna duen pertsonaren beharren eta bere ingurunearen arabera, gaitasun juridikoa erabiltzeko behar den laguntza finkatzen da. Hona hemen laguntza horiek:
- Borondatezko neurriak eta prebentziozko ahalordeak.
- Egitatezko zaintza.
- Laguntzeko neurri judizialak (defentsa judiziala, laguntza-kuradoretza eta kuradoretza ordezkatzailea).
Laguntzeko neurri judizialak desgaitasuna duen pertsonaren bizitokiko lehen auzialdiko epaitegiaren aurrean borondatezko jurisdikzio-espedienteen bitartez eska daitezke. Bestalde, aurreko legearen esparruan izendatzen ziren tutore, kuradore eta defendatzaile judizialek orain beren kargua lege berriaren xedapenekin bat etorriz erabiltzen dute. Tutoretzan aritzen denari kuradoretza ordezkatzailerako arauak aplikatzen zaizkio. Eta guraso-ahal luzatua edo birgaitua duten gurasoen kasuan, zeregin horretan jarraitzen dute aurreko legearen arabera ezarri ziren neurriak ikuskatu arte. Epaitegiek ofizioz edo Ministerio Fiskalak eskatuta ikuskatzen dute, eta hala jarraituko dute 2024. urtera arte.
BBK SAIOA GORABIDEn desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lan egiten dugu, baldin eta jarduteko gaitasunak erabiltze aldera babesa behar badute. Halaber, babes hori ematen duten pertsonei laguntzen diegu. Lege berriarekin lotutako edozein gai jakin nahi izanez gero, zure erreferentziazko gizarte-langileak orientabidea emango dizu eta gestio egokietan lagundu ere bai.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86