2021ko balantzea eta 2022rako planak

2022/04/01

Gure bosgarren plan estrategikoa %94ko aurrerapenarekin, gainesfitzu emozionalarekin, kudeaketako gainahaleginarekin, eta eragin ekonomiko eta sozial handiarekin hasi dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Haien azkeneko bileran, gure elkarteko zuzendaritza batzordea osatzen duten familiek 2021. urteko balantzea egin zuten eta 2022rako aurreikusitako kudeaketa-plana eztabaidatu zuten, hori baita bi gaiak bazkideen hurrengo asanbladan bozkatu aurreko urratsa.

2021eko ebaluazioari dagokionez –gure bosgarren plan estrategikoa hasi zen urtea da eta 2023ra arte iraungo du–, nabarmendu behar da pandemiak baldintzatu zuela berriro ere. Alde horretatik, alderdi emozionalaren eta kudeaketaren gehiegizko ahalegina eta gure erakundean izan duen eragin ekonomiko eta soziala nabarmentzen dira. Horregatik, profesional bakoitzaren ahalegina, jarrera, borondatea eta inplikazioa eskertzen jarraitzen dugu. Izan ere, horri esker kalitatezko maila eta arretaren berotasuna mantendu ahal izan ditugu, eta pandemiak adimenurritasuna duten pertsonengan eta haien familiengan ahalik eta eragin txikiena izatea lortu dugu.

%94ko aurrerapena
2021eko kudeaketa-planaren aurrerapen maila egindako edo egiten ari ziren planen %94koa izan zen, eta aurreikusitako helburuen %60,7 bete genituen. Ekonomiari dagokionez, pandemiatik eratorritako eskakizunen kudeaketak eragin negatiboa izan zuen gure elkartearen finantzaegoeran, 530.610,01 euroko aparteko gastua izan baikenuen. Antolakuntzari dagokionez, gerentzian aldaketa izan zen eta kudeaketa-egitura hobetzeko prozesuari ekin genion. Eta jardueraren aldetik, gure zentro eta zerbitzuetako jardueretan normaltasun apur bat berreskuratu genuen. Hala, aisialdi-eskaintzaren barruan kirol-jarduerak berraktibatu genituen, gure berrikuntzako agendari berriz ekin genion eta Komunitatean Parte Hartzeko Plana aktibo mantentzea lortu genuen.

Familientzako laguntza
Zurekin Programarekin, gure familiei laguntzeko 4.000 plaza baino gehiago eskaini genituen. Gainera, Ongizate Programaren bigarren edizioa jarri genuen martxan, Deustuko Unibertsitatearekin. Familien gogobetetasunaren inguruko bederatzigarren inkesta egin genuen. Eta, Emerge Plus Planaren bitartez, gure erabiltzaileak nolakoak diren aztertu genuen, behar dituzten laguntza-motak hautemateko. Sentsibilizazioari dagokionez, gure Goratu Programak 6.200 partaide baino gehiago izan zituen eta muga psikosozialen inguruko eztabaida sortzeko webgunea sortu genuen.

2022rako planak
Aurtengo plangintzari dagokionez, gure 2021-2023 Plan Estrategikoko helburuak betetzeko 53 plan egitea aurreikusi dugu: susperraldi bideragarriari eta jasangarriari ekitea, covid-19aren eragina kudeatzea, gizarte-ekintzarako dugun tartea handitzea, elkarte gisa identitatea indartzea, eskaintzen ditugun gizarte-zerbitzuen balio-erantsia handitzea, eraldaketa sozialari ekarpena egitea, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien beharrei erantzutea, gure elkartearen sendotasuna eta adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntzea sustatzea, profesionalek gure elkartearen proiektuarekin bat egin dezaten sustatzea, gure ezagutza eta berrikuntza partekatzea, eta kudeaketa-sistemak eta araudia betetzen dela bermatzea.