Hirugarren sektore sozialeko lehen entitatea gara Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortzen

2018/11/28

Euskaliten kanpo ebaluazio prozesu baten ostean, Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu dugu. Profesionalen kudeaketa ona aitortu digute, beraz, eta langileak hautatu eta gaitasunen araberako kudeaketa egiteko moduan praktika eredu bikainak ikusi dituzte.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Abenduaren 12an, asteazkena, Gorabidek Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritzak ematen du sari hori, Euskaliten bidez; eta hirugarren sektoreko erakunde bat lorpen horretara heltzen da lehen aldia izan da.  Aitorpen horren bidez, praktika bikaintzat jo dira (role model) langileen hautaketa prozesuak eta gaitasunen araberako Gorabideren eredua. “Funtsezkoak dira erabiltzaileen asebetetzea hobetu eta mantentzekoâ€, hala esan du ebaluazio-taldeak. Era berean, “kudeaketa estilo propio bat daukate, eta hori da bereizgarriaâ€.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak helburu bikoitza dauka: “kudeaketa arloan aurreratuen dauden erakundeak identifikatzea, beste batzuentzat estimulu eta erreferentzia izateko, eta publikoki aditzera ematea beren kudeaketaren maila eta ahaleginaâ€. Gainera, errekonozimendu hori jasotzen duten erakundeak Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko partaide izatera pasatzen dira, informazio eta ezagutza partekatu eta mugiarazteko eta kudeaketaren hobekuntzan aurrera egiteko. Gainera, gainerako erakundeek kontsultatu egin ditzakete bereziki aipatu diren praktika onak, eta eredutzat hartu.

Aitorpen hori jasotzeko, Kudeaketa Aurreratuaren araberako kontraste eta ebaluazio prozesu bat egin da Gorabiden, Euskaliten Ebaluazio Klubaren aldetik. Azterketa lan horretan, ebaluazio-taldeak honako adierazpenak egin ditu: “etxeko giroa, bokazioa eta bezeroarenganako orientazio argi bat; pertsonak kudeatzeko moduan aipatu beharrekoa“; “tentsio positibo bat dago kudeaketa-dinamikan, ‘kosifikazioa’ saihesteko ahaleginaren eta erabiltzaileenganako arretaren malgutasun, afektibotasun, hurbiltasun eta inplikazioaren arteanâ€.

Gaitasunen araberako eredua
Gorabiden garatutako gaitasunen araberako ereduaren inguruan, Euskalitek nabarmendu egin ditu gaitasunen sailkapena, gaitasunen euren deskribapena, lortutako mailaren tipifikazioa, baita itzulketa prozesua eta gaitasunak aberasteko lortzen diren konpromisoak ere. Eta honakoa baloratu du: “gaitasunen profilaren hobekuntzaren helburuak honakoak dira: erakundeko pertsonen asebetetzea eta emandako zerbitzuen kalitateaâ€.

Langileak hautatzea
Gorabideko langileen hautaketa-ereduari dagokionez, ebaluazio-taldeak honelaxe baloratu du: “prozesu sendoa, denboran zehar bilakaera egokia mantenduz, barne sustapena, gardentasuna eta iraunkortasuna oinarri hartutaâ€. Emaitza zera da: “elkartearentzako balio erantsi nabarmena eta familientzako eta administrazio publikoarentzako fidagarritasuna, kudeaketa zorrotzaren irudia ematen duenaâ€. Gainera, sarrera-fluxuei aurre egiteko gaitasuna nabarmendu dute; eta nola egiten duen bat profesional bakoitzak erakundearen balio eta egitekoekin, hasiera-hasieratik.