Lorpen nagusiak 2016-2019 landaldian honako arloetan lortu dira: sareetako lana, konpromiso soziala, elkarte mugimendua biziberritzea, berrikuntza eta profesionalen garapena
Gure laugarren Plan Estrategikoa barruan (2016 eta 2019 urteen artean indarrean) markatutako helburuen oinarriak gure barne-garapena, gure elkarte mugimenduaren garapena, aliantzak eta eragin soziala izan dira, betiere, gure helburu nagusia betetzeko: adimen desgaitasuna duten pertsonek eta beren senideek ahalik eta bizi-kalitate onena izatea. Laurteko burututa, ebaluazioa positiboa da, lortutako emaitzei begiratuta.
Sareak eta hirugarren sektorea
Sareetako lanari eta hirugarren sektorearen garapenari dagokionez, nabarmendu behar da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legeari egin diogun ekarpena, Fevas eta Sareen Sarearen bidez, baita desgaitasunari buruzko foru planaren lan-mahaietan egindakoa ere. Lantegi Batuak eta Futubiderekin koordinatuta, PZP arloko pilotatzeen zabalkunde egin dugu, Calidad Plena Ereduaren errebisio-taldean eta Europako Coesi proiektuan parte hartu dugu, eta Osakidetza, Hezkuntza, udalak eta Justiziarekin lankidetza-esparru berriak hasi ditugu.
Konpromiso soziala
Azken lau urteko epearen ostean, gure inguruko 50 jardueratan parte hartu dugu, hala nola Korrikan, Bilbao Triathlon lasterketan, hainbat udalerritako jai batzorde eta udalekuetan, edota Aemet agentziarako neurketa klimatologikoak egiten lau zentrotan. Halaber, boluntariotza lanaren sustapena egin dugu erabiltzaileen artean. Gainera, 77 ponentzia eman ditugu hainbat forotan, eta 120 hitzaldi ikastetxeetan; 14 jardunaldi antolatu ditugu eta Gorakide bereizgarria sortu dugu, gure kolektiboaren aldeko konpromisoa ikusarazteko.
Elkarte mugimendua
Gure familien parte-hartzea biziberritzeko sistema bat landu dugu. Eta bazkide kopurua gure masa sozialaren errealitatetik gertuago egotea lortu dugu, bukatu berri dugun planaren bidez. Berrikuntza sendotzea Era berean, gure berrikuntza agenda zabaldu egin dugu: 14 proiektu izan ditugu, eta horien artean nabarmendu behar dira honakoak: pertsonengan zentratutako plangintza, komunikazio eraginkorra, sexualitatea, irisgarritasun kognitiboa, elkarteko kideen parte-hartzea, eta familia eta erabiltzaileentzako jarduera eskaintza.
Profesionalen garapena
Barne-mailan, talde naturalean zentratutako lidergoaren garapenerako proiektu bat diseinatu dugu, bi berdintasun plan eta euskara plan bat landu ditugu, errekonozimendu politika bat sortu dugu, eta gure konpetentzia eredua zabaltzen jarraitu dugu. Gainera, Pertsonen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu dugu.
IRAKURKETA ERRAZA
2016an markatutako helburuak bete ditugu.
Beste erakunde batzuekin lan egin dugu,
gure inguruko proiektuetan lankidetzan aritu gara,
gure familien parte-hartzea handitu da,
berritzaileago izan gara,
eta profesionalen kudeaketaren inguruko sari bat lortu dugu.