Egoitzan aldi baterako egonaldiak, 65 urtetik gorakoentzat

2023/12/20

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aldi baterako egonaldia foru-egoitzan

Adimen desgaitasuna duten 65 urtetik gorako pertsonek ezin dituzten aldi baterako egonaldiak egin desgaitasun-egoitza espezifikoetan. Mendekotasuna duten pertsonentzako baliabideak erabili behar dituzte. Ondorioz, berariazko mendekotasun-baldintza hauek bete behar dituzte:

  • II. edo III. mailako mendekotasuna aitortuta izatea.
  • Ezarritako baldintza ekonomikoak betetzea.

Eskabideak aurkeztu beharko dira eskatutako egonaldia hasi baino hilabete lehenago, gutxienez, premiazko kasuetan salbu.

Arrazoiak: Zaintzaile nagusiaren atsedena, oporrak, gaixotasun larria, ebakuntza kirurgikoa edo heriotza; eta justifikatutako beste larrialdi batzuk.

Iraupena: Gutxienez 2 egun natural eta gehienez 3 hilabete; salbuespeneko kasuetan, hilabete luza daiteke. Zaintzailearen atsedenagatik edo oporrengatik, 30 egun natural (29 gau) urtean.

Zerbitzuari Lotutako Prestazioa: Egoitzan aldi baterako plaza eskubidea aitortzeak ez dakar berekin berehalako sarrera, plaza erabilgarriak egotearen mende baitago. Bitartean, prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea ematen du, Bizkaiko egoitza batean modu pribatuan egin daitekeen egonaldia ordaintzen laguntzeko.

 

FIZPE jasotzen duen pertsona baten zaintzailaren atsedenagatiko prestazio ekonomikoa

Zaintzailearen atsedena errazteko, familia-inguruneko zainketetarako prestazioaren (FIZPE) onuraduna den eta mendekotasuna duen pertsonak, bere mendekotasun-maila eta egoera ekonomikoa edozein izanda ere, laguntza eska dezake egoitza pribatu batean aldi baterako egonaldia finantzatzeko, zeina gehienez 30 egun naturalekoa izango den, epealdi batean edo bitan.

Bateraezina da urte berean atsedenagatik egoitzara aldi baterako joatearekin edo zerbitzuari lotutako prestazioarekin. Larrialdiekin, ordea, bateragarria da.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86