Desgaitasun intelektuala duten pertsonak duinki tratatzeko eta gure lana ona osatu eta aberastu ahalko lukeen modu bat, pertsona hauen gaineko tratu txarren gaia ikuspuntu etikotik ezagutzea da.
Era zorrotzean, tratu txarra defini daiteke beste pertsona baten duintasuna ez errespetatzean sortzen den kaltea dakarren jokaera bezala; beraz, duintasunik gabeko tratua da. Zentzu zabalagoan, ikus ditzakegu tratu txarren zenbait egoera zeinetan, nahiz eta tratu txar objektiboa egon, gaizki tratatzen duen pertsonaren moralgabetasunaz hitz egiteko baldintza subjektiboak faltan dauzkaten; tratu ez duinaz hitz egin dezakegu orduan.
Tratu txarrari buruzko gogoetan kontuan hartzeko bi polo hauek ikusten ditugu: sufritzen duen pertsonarenganako kaltea eta eragiten duen pertsonaren erantzukizuna. Tratu txarra etikoki balioesteko orduan, erreferentzia-gakoa duintasuna da: pertsona baliotsuak gara moralki eta elkarri begirune eta errespetu bera zor diogu. Tratu txarra da gure botere-interesen, ongizatearen, etab. arabera tratatzea desgaitasun intelektuala duen pertsona bat.
Justizia eta kalte egitearen printzipioak kontuan izanda, egiaztatzen da tratu txarrean giza eskubideak eta justizia jokoan daudela, erlazio intersubjektiboetatik harantz doa eta. Kalte ez egitearen printzipiotik, tratu txarra mina egiteko jokaera da. Justiziaren printzipioa abiapuntu, tratu txarra sor daiteke sortze banakorretik (aukera-berdintasunetik) eta bere bertsio penalean, tratu txarraren intentsitateak eragin dezake hau delitutzat hartzea.
Hala ere, tratu txarren gehiengoa erlazio intersubjektiboetan gertatzen dira, autonomia eta ongintzaren printzipioetan kokatzen gaituena. Autonomiaren printzipiotik abiatuta harremanak ditugun pertsonen autodeterminazioa errespetatu behar dugu, inposaketak, iruzurrak eta manipulazioak saihestera zuzentzen gaituena, nahiz eta bere onerako dela pentsatu. Ongintza-printzipioak desgaitasun intelektuala duten pertsonak laguntzen ditugun profesionalon taldeari behartzen gaitu bikaintasun-parametroen araberako praktikak egitera, bere baimena eta kolaborazioa izatera eta beraien autonomia bultzatzera.
Kontuan hartu behar dugu, nahiz eta printzipio hauek bete beharrekoak izan, testuinguru-egoerekin eta, ondorioz, partikularrekin ere erlazionatzean, beti egin behar dugula zuhurtasunez.
Hurrengo aldagaiak kontuan hartzen baditugu tratu txarraren aldaketa desberdinak aurki ditzakegu: pertsonak sufritzen duen kaltea, kaltea eragiten duenarena, nahikotasuna eta erantzukizunarena, tratu txarraren agenteak eta gertatzen diren espazioak ere.
Horrela, fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa edo juridikoa den kaltea aurki dezakegu pairatutako kaltea kontuan hartzen badugu. Edo hitz egin dezakegu arduraren setaz, zabarkeriaz, gehiegizko erabileraz edo utzikeriaz, besteak beste, kaltea eragiten duen pertsonaren jokaera kontuan hartzen badugu.
Ezjakintasun arduratsuaz ere hitz egin dezakegu edo agian ez ezjakintasunaz baina bai saiheste-ezgaitasunaz, nahitakotasuna eta erantzukizuna kontuan hartzen baditugu. Eta tratu txarrak edo tratu ez duinak ingurune desberdinetan eman daitezke (espazio publikoak, erakundeak, familia…).
Tratu txar-tipo desberdinei buruzko gogoeta hau erabilgarria izan daiteke familien, profesionalen eta boluntarioen praktikak hobetzeko eta desgaitasun intelektuala duten pertsonenganako tratu txarren egoera onartezinak errotik kentzeko. Ikus daitekeenez, konplexutasun handiko errealitatea da eta azaleko kontzeptualizazio honek harekin alderatzeko gida gaitzake.
Tratu txarren egoerak gutxitzeko estrategiarik onena da tratu ona sustatzea , desgaitasuna duten pertsonekiko hiritarren onarpenean aurrera egitea funtsezkoa izanez. Ezinbestekoa izango da horregatik pertsonengan zentratutako arreta-modeloak bultzatzea , bizi-kalitatea bultzatzen duena eta laguntza ematen duen pertsonaren eta desgaitasuna duenaren arteko halako balio-sintonian dagoena, beti ere pertsona gaien autonomia errespetatuz eta pertsona ezgaiak babestuz.
GORABIDEREN ETIKA BATZORDEA
Oharra: Informazioa zabal daiteke “Giza Eskubideen Deustu Koadernoetan, 71 zenbakian. Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonekiko tratu txarraren ikuspegi etikoaâ€.