Egoitzan familiaren atseden eta arnasaldia 2023an planifikatzeko garaia da

2022/10/28

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonek, 18 eta 64 urte bitartekoa adinean badaude, eta mendekotasuna baloratuta badute, aldi baterako egonaldien eskaerak, gutxienez, bi hilabete lehenago egin behar dituzte. Hori dela eta, gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko gizarte-lan-gilearekin harremanetan jartzeko unea iritsi da, 2023. urtean Bizkaiko adimen desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzetako aldi baterako plazaren bat esleitze aldera.

Egoitzetan egiten diren aldi baterako egonaldien helburua ohiko zaintzaileei arnasa eta atsedena ematea da eta, era berean, adimen desgaitasuna duten pertsonei ohikoa ez den ingurune batean elkarbizitzan egoten laguntzen die, bestelako esperientziak emanez. Arrazoi hauengatik eska daiteke plaza: zaintzaile nagusiaren atseden edo arnasaldia; larrialdi-egoeren ondorioz, esate baterako, zaintzailea edo adimen desgaitasuna duen pertsonaren senitartekoren bat hil egin delako edo gaixo jarri delako; etxebizitzaren aldaketagatik edo bertan obra garrantzitsuak egin behar direlako; lanarekin lotutako arrazoiengatik; edo zaintzaileak ezin duelako edo zailtasun handiak dituelako behar bezalako laguntza emateko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari dagokio plazak esleitzea. Aipatu sailak kasuan-kasuan balorazio bat egingo du aldez aurretik, pertsona bakoitzak familiari eta gizarte-harremanei dagokienez dituen inguruabarrak kontuan izanik, ahalik eta arreta onena emanez. Gorabidetik behar beste txosten helarazten ditugu, eskaerak eskatutako epeen barruan izapidetzeaz gain. Eta plazak lehentasunaren hurrenkerari erre-paratuz esleitzen dira, ISNA gizarte premiaren baremoari so (76/2019 Foru Dekretuari jarraikiz)

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86