Calidad Plena Ereduan Bikaintasun-maila lortu dugu

2023/06/23

Gure elkarteko profil guztietako 70 pertsonak baino gehiagok parte hartu duten kanpo-ebaluazioa egin ostean, aitorpen gorena eman digute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Plena Inclusión gure konfederazioak erabaki du haien Calidad Plena Eereduaren araberako Bikaintasun maila dugula, kanpo-ebaluazioa egin ondoren. Aipatutako ebaluazio horretan gure elkarteko interes-talde eta profil guztietako 70 lagunek baino gehiagok hartu dugu parte.

Prozesu horren baitan, gainera, hobekuntza-plana eta autoebaluazioa ere egin ditugu, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen gehiago eta hobeto laguntzeko aukera-iturria da. Eta bikaintasunaren aitortza hori, lor daitekeen handiena, helburu horretarako beren onena ematen duten pertsona guztiengana zabaltzen da.

Alderdi esanguratsuak
Bere txostenean, erakunde askotako hiru profesionalek, erabiltzaile batek eta senide batek osatu duten ebaluazio-taldeak honako hauek nabarmendu ditu: gure arreta-ereduaren “balioen karga eta etika handiaâ€, erabiltzaileen eta haien familien “beharren eta aurreikuspenen ezagutza sakonaâ€, “pertsonalizazioaren ikuspegitik lan egiteko apustu irmoa†eta gure estrategia “profesionalen artean, boluntarioetan eta gizartean inpaktua sortzera†ere bideratuta dagoela.

Gainera, “kudeaketarekin lotuta erakundearen garapen maila altua†azpimarratu du txostenak. Eta balioa ematen die “erakunde eta erakundeekin ezartzen diren lankidetza esparru ugarieiâ€.