Europar Coesi proiektuaren faseetako batean lider izan gara, erakundeak eraldatuz inklusioa sustatzeko

2018/05/28

Alemania, Austria, Eslovenia eta Portugaleko beste lau erakunderekin hartzen ari gara parte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

2017ko azarotik 2019ko urrira arte, Europar Batasunak finantzatutako Coesi Proiektuan parte hartuko dugu. Helburua zera da, adimen desgaitasuna duten pertsonen ahalduntze eta gizarteratzea elementu nagusi bilakatzea, pertsona horiei laguntza ematen dieten erakundeen lana eraldatzeko. Horretarako, Alemania, Austria, Eslovenia eta Portugaleko erakunde batzuekin lanean ari gara, inklusioa ebaluatzeko tresnak sortu, inklusio-prozesuak hobetzeko estrategia eta gomendioak planifikatu, erabiltzaileak ahaldundu eta profesionalak ondo prestatzeko.

Zentzu horretan, pertsonengan zentratutako planifikazioan daukagun esperientzia oinarri hartuta, beste erakunde batzuei arreta zuzena emateko profesionalentzako mintegi bat sortzen ari gara, laguntzarako estrategia eta tipologia berriak sortzeko jarrerak sustatze aldera.

Informazio gehiago: gorabide.com/coesi-proiektua