Coesi Proiektua: Erakundeak aldatzea gizarte inklusioa aktibatzeko

2018/03/27

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Gizarteratzea lagunak edukitzea da, irtetea, harremanak izatea, beste pertsona batzuekin gauzak egitea, leku berdinetanâ€.

Gizarteratzearen aldeko COESI tailerretan parte hartu duen pertsona baten hitzak

(egin klik irudian argibide-dokumentua irekitzeko)

Zer egin dezakete desgaitasunaren arloan lan egiten duten erakundeek desgaitasuna duten pertsonek gizartean aktiboki parte hartzea lortzeko, eta beste pertsona batzuekin leku partekatuetan harremanak garatzeko? Zein eraldaketa prozesu abiatu behar dugu desgaitasunaren arloan lan egiten duten erakundeek gizarteratzea bideratzeko?

Coesi Proiektua helburu du erakundea aldatzeko tresnak garatzea, erantzun hobeak emateko adimen desgaitasuna dutenen gizarte inklusioaren erronkari.

Lehen urtean, proiektuaren nazioarteko lankidetzen bidez (Austria, Eslovenia, Portugal, Espainia eta Alemania), gizarteratze arloko tailerrak eskaini ziren adimen desgaitasuna duten pertsonentzat, herrialde horietan. Adimen desgaitasuna duten 52 pertsonak parte hartu zuten tailerretan eta Erabiltzaileentzako Ebaluazio Tresna ebaluatu zuten. Parte-hartzaileak oso motibatuta zeuden eta eztabaidetan aktiboki parte hartu zuten. Tailerren emaitzak oso erabilgarriak izan ziren; izan ere, erakunde kolaboratzaileek jarraibideak atera ahal izan zituzten hortik, proiektuaren barneko etorkizuneko jarduerak garatzeko.

Ebaluazioa

Erabiltzaileentzako Ebaluazio Tresna (Gizarteratze arloko galdetegia) Eslovenian garatu zuten, adimen desgaitasuna duten pertsonekin batera. Azken horiek Črna na Koroškem erakundearekin lan egiten dute. Irakurketa errazeko tresna bat da eta desgaitasuna duten pertsonei aukera ematen die zerbitzuen eragina ebaluatzeko, gizarteratze parametroen arabera.

Erakundeen aldaketa prozesua babesteko, Zerbitzuen Hornitzaileentzako Autoebaluazio Tresna garatu zen. Horri esker, erakundean eta zerbitzu pribatuetan, hurrenez hurren, dagoen gizarteratze-gradua aztertu daiteke. Erakundearen egituren eta gizarteratze-garapen handiago baten arteko interakzioan zentratzen da. Zerbitzuen hornitzaileentzako Autoebaluazio tresna herrialde kolaboratzaile guztietako erakundeetan frogatu zen.

Ekintza plana

COESI proiektuaren esparruan osatutako hirugarren tresna Gizarteratze arloko Ekintza Plana da. Ebaluazioen emaitzak uztartzen ditu eta desgaitasun arloan arreta ematen duten erakundeentzako estrategiak eta gomendioak ematen ditu. Horren barruan daude jasota erakunde kolaboratzaile guztien praktika onak, inspirazio moduan balio badezakete.

Hurrengo hilabeteetan arreta zuzena ematen duten langile eta zuzendarientzako Mintegiak bukatuko dira. Gainera, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako prestakuntza garatu da. Aholkulari izateko prestakuntza honetan (“Gizarteratzeko gaiâ€), adimen desgaitasuna duten pertsonek gomendioak eman ahal izango dizkiete erakundeei gizarteratze arloan, beren ezagutza eta esperientzietan oinarrituta.

Proiektuaren emaitza guztiak aurkeztu ziren COESIren Azken Hitzaldian, 2019ko urriaren 3an, Grazen, eta coesi-project.eu webean daude.