Datu pertsonalak eguneratzea: guztion ahalegina

2023/06/12

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabiderentzat, oso garrantzitsua da adimen desgaitasuna duten pertsonen datuak eta familiarekin, hezkuntzarekin, okupazioarekin eta lanarekin lotutako haien baldintzak eguneratuta izatea. Pertsona bakoitzaren bizitzan gertatzen den edozein aldaketa garrantzitsua da norberaren baldintzen inguruko benetako ezagutza izateko. Eta, elkartearen ikuspegitik, adimen desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa hobeto ezagutu dezakegu, erakunde, estrategia eta beste hainbat arlotan erabakiak hartu ahal izateko.

Datu horiek funtsezkoak dira orientazio pertsonalizaturako eta beharrei aurrea hartzeko. Eta bereziki garrantzitsuak diren datu batzuk daude:

  • Desgaitasun maila eta diagnostikoa. Ezinbeste – koa da nomenklatura zaharkitua duten diagnostikoak eguneratzea, hala nola “oligofreniaâ€, “atzerapen mentala†eta abar. Baita zailtasun intelektualekin lotuta dauden, baina baliabideetara eta prestazioetara sarbidea izateko eskakizunak bete tzen ez dituzten diagnostikoak ere.
  • Mendekotasun maila. Garrantzitsua da balorazio berrien berri ematea eta hori egiaztatzen duen dokumentazioa bidaltzea, baita egindako berrikusketen ondoren mendekotasun-balorazioak eguneratzea ere.
  • Gaitasun juridikoarekin lotutako laguntza-neurriak. Desgaitasuna duen pertsonak legezko babesa baldin badu, beharrezkoa da guri horren berri ematea eta gaur egun duen laguntza-modalitatea zehaztea.

Horregatik guztiagatik, datu horiekin lotuta dokumentazio berria duzuen pertsonei eskatu nahi dizue gu horiek helbide elektronikoaren bitartez administracionsaioa@gorabide.com helbidera edo posta arruntez helbide honetara bidaltzeko:
BBK SAIOA GORABIDE
Goietxa bidea, 18
48150 Sondika.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86