Gorabideko zuzendaritza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie familia, langile, boluntario eta erabiltzaileei

2020/09/01

Une zailak dira, eta Gorabide osatzen dugun pertsona guztiok ahal duguna egiten ari gara ezarritako neurriek adimen desgaitasuna duten pertsonei ahalik eta gutxien eragiteko.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Hasiera-hasieratik, eskumena duten agintarien gomendioei jarraitu diegu, eta oso argi izan dugu erabiltzaileak direla gure lehentasun nagusia. Senideen, langileen, boluntarioen eta adimen desgaitasuna duten pertsonen euren erantzuna eredugarria izaten ari da.

Badakizue gure leloa zein den: elkarrekin pertsonago. Pertsonak garak, elkarri laguntzen dioten pertsonak, eta, horrela, pertsona gisa hazten gara. Aurreko guztiagatik, mila esker gure erabiltzaileen egoera ahalik eta onena izateko laguntza ematen ari diren guztiei, egoera ondo ulertu baitute, eta ahalegin handia egiten ari baitira.

Gorabideko Zuzendaritza Batzordea