Eskola-aldiaren ostean

2020/03/16

Adimen desgaitasuna duten pertsonentzako trantsizio une garrantzitsu bat derrigorrezko eskolatze aldia amaitzen denean gertatzen da, eta beharrezkoa da haien behar, interes eta gaitasunetara ondoen egokitzen den baliabidea aurkitzea.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasuna duen pertsonak eskola-ibilbidea amaitzen duenean, hainbat aukera planteatzen dira, eguneko baliabide gisa:

  • Prestakuntza programa espezifikoak.
  • Enplegu babestua eta zentro okupazionalak.
  • Eguneko zentroak.
  • Astialdirako baliabideak.
  • Enplegu arrunta.

Baliabide bat edo beste hautatzea desgaitasuna duen pertsonaren gaitasunen, interesen eta egoera pertsonal eta sozialaren araberakoa izan behar da.

Kasu askotan, bidea hori egina dago eta ikastetxe eta Berritzeguneak zerbitzurik egokiena hautatzeko orientazio lana egin du. Hala ere, trantsizio-une garrantzitsua da, eta zalantzak dituzten familiek aukera daukate profesionalen aholkua jaso eta baliabideak ezagutzeko.

Edonola ere, urrats hori emateak prozesu administratibo bat eskatzen du: desgaitasun ziurtagiria, mendekotasunari buruzko balorazioa eta eguneko baliabidea eskatzea. Hori dena aurreikusi eta denboraz egin beharra dago.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86

Gizatek Zerbitzua

Gizatek foru zerbitzu publikoak desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta daukaten pertsonei orientazioa eta diru-laguntza ematen die laguntza-produktuak erosteko, hala nola ortesi eta protesiak, altzariak eta etxe edo bestelako higiezinak egokitzeko baliabideak, komunikazio eta informaziorako laguntza-tresnak, eta mugikortasun pertsonalean laguntzeko produktuak. Horrela, pertsona horien autonomia pertsonala handitu eta, hala badagokio, zaintzaileak egiten duen lana erraztea da helburua. Abenduaren 30eko 211/2019 Foru Dekretuan diruz lagundu daitezkeen laguntza-produktuen katalogoa eta diru-laguntzen inguruko araudia argitaratu ziren.

Helbidea: Lersundi ,14 – Bilbao
Emaila: gizatek@bizkaia.eus
Telefonoa: 94 406 60 00