Lanak azaroaren 21ra arte egongo dira ikusgai, eta bost finalistak abendura arte mantenduko dira
Gure 60. urteurreneko programaren barruan, eskola-marrazketa lehiaketaren erakusketa inauguratu dugu. Bertan Bizkaiko ikastetxetako 400 ikasle baino gehiagok parte hartu dute. Erakusketa azaroaren 21ra arte izango da ikusgai, 9:00-21:00 bitartean, BBK Kunako Moila espazioan (Urazurrutia kalea 3, Bilbo).
Adimen-desgaitasuna duten lau pertsonez osatutako epaimahaia izan da marrazki irabazlea eta finalistak hautatzeaz arduratu dena. Gainera, erakusketaren muntaketa Gorabideko Aisia eta Denbora Libreko taldeetako erabiltzaileek egin dute, pertsona boluntarioek lagunduta. Horretarako, Elorrixa Elorrioko Ekologi Taldeak lagatako panelak erabili dituzte.
Aiala Bilbao Olabarria, irabazle
Inaugurazio-ekitaldian lehiaketa irabazi duen marrazkia saritu genuen, Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta Ikastolako Aiala Bilbao Olabarriak egindakoa eta “inor ez dela perfektua eta, dena delakoagatik, guztiok garela desberdinak. Eta gizarteratzea mundu honetan guztiok eroso sentitzeko modu egoki bat dela” sinbolizatzen duena, egilearen dionez. Kepa Oyarzabalek eta Enara Martinezek, adimen-desgaitasuna duten pertsonak ordezkatuz, 122 pieza jasotzen dituen marrazketa-maletatxo bat eman zioten.
Bestalde, Ana Motak, epaimahaikideak, Bermeoko Bihotz Sakratua Ikastetxeko Nora Erezumak, Zamudioko Bizkaia Ikastetxeko Gorka Diezek, Leioako Lamiako Ikastolako Mª Mercedes Villelak eta Ortuellako San Felix Ikastolako Uxue Blancok egindako lana aitortu zuen, beren marrazkiekin finalera iritsita baitira.
Eskertza eta gorespena
Bestalde, Txema Francok, Gorabideko zuzendari gerenteak, eskerrak eta zorionak eman zizkien lehiaketan parte hartu dutenei, izan ere, “oso garrantzitsua da etorkizunean pertsona heldu izango zareten haurrok jakin dezazuen adimen-desgaitasuna duten pertsonek zuenen moduko ametsak, ilusioak, premiak, nahimenak eta eskubideak dituztela. Eta laguntzak baino ez dituztela behar horiek lortzekoâ€. Eta goretsi egin zituen “marrazki horiek, pertsona irisgarriak zaretela erakusten dutenek, transmititzen dituzten jarrera eta balioakâ€.