Aisia eta Astialdiaren bideo batek irabazi du Euskaliten film laburren lehiaketako sari bat

2022/11/10

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean, Plena Inclusi贸nekin eta Fevasekin batera Kalitate Osoko Ereduaren aurkezpena ere antolatu genuen

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure boluntarioei eskerrak emateko Aisia eta Astialdiak prestatutako bideoak irabazi du Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen baitan Euskalitek antolatutako 鈥楰udeaketa Laburrean鈥 lehiaketako publikoaren saria. Lana Legoko figurak eta piezak erabilita prestatu zuten, 鈥榮top motion鈥 teknikarekin eta jendeak emandako botoen %25 lortu ditu.

Kalitate Osoko Eredu berria
Bestalde, Europako Astearen baitan, Plena Inclusi贸n eta Fevasekin batera, Kalitate Osoko Eredu berria aurkezten lagundu genuen. Ekitaldian, politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen kudeaketa aurreratua landu genuen Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eskubide Sozialen Estatuko Idazkaritzako ordezkariekin.

Gainera, eredu berriaren araberako lehen akreditazioak banatu zituzten 鈥揵esteak beste, Futubideri鈥 eta Ebaluazio Taldearen lana aitortu zuten. Eta Javi Barrutia, ebaluatzaile gisa prestatu den gure elkartearen lehen erabiltzailea, talde horretako kidea da.

Amaitzeko, Plena Inclusi贸nek aitorpena egin zigun adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien alde 60 urteko elkarte-mugimendu eskertzeko.