Kirol ANitzeko Triatloiko Europako Txapelketan kolaboratzen dugu

2022/10/03

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Dagoeneko 11 urte daramatzagu Bilbao Triathlon probako anoa-guneetan Inneventorekin, proba hori antolatzen duen enpresarekin (eta gure Gorakideetako bat), kolaboratuz. Aurten, Kirol Anitzeko Triatloiko Europako Txapelketan parte hartzera ere gonbidatu gaituzte. “Gorabide beti izan da Bilbao Triathloneko parte, eta ezin du Europako Txapelketatik kanpo geratuâ€, ziurtatu zuen Ekitaldien Antolaketako zuzendaria den Alberto Larruceak.

Lankidetza horren ondorioz, Basauriko Arteagoiti, Gueñeseko Arangoiti eta Getxoko Santa Eugeniako gure egoitzetako, Bilboko gure Autonomia etxebizitzako eta Partaidetza Asoziatibo gure taldeko adimen desgaitasuna duten 40 pertsonek hainbat zeregin bete dituzte. Esate baterako, dominak banatu dituzte eta anoa-guneetan egon dira lasterketan zehar eta probaren amaieran, bai irailaren 17an eta 18an Bilbon egindako duatloiko lehiaketetan, eta baita hilaren 24an jokatutako Bilbao Triathlon proban.