Gure elkarte dinamizazioa hobetuz goaz

2019/04/29

Pasa den urtean, 433 pertsonak hartu zuten parte gure jardueretan, 1.743 plaza bete arte

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Erabiltzaile eta familiek elkartean gehiago parte hartu dezaten nahi dugu, eta helburu horretara bideratutako ekintzak emaitzak ematen ari dira. Proposamen berriei esker, gero eta familia gehiagok agertu dute interesa Prestakuntza eta Parte-hartze Zerbi tzuan, Gorabideren parte izateko sentimendua eta kohesioa bideratzeko asmoz.

Sentsazioak oso positiboak izan dira, baina zifrak ere nahiko adierazgarriak dira: Pasa den urtean, 433 pertsonak (243 senide eta 190 erabiltzaile) parte hartu zuten elkarte dinamizazioaren jardueretako batzuetan, guztira 1.743 plaza betez.

Ohiko familia laguntza eta autokudeatzaileen taldeez gain, 2018an, honakoak nabarmendu ziren: emakume talde berri biak, Gorabideko Familien Arteko Lehenengo Topaketa, familiartean jolasteko tailerra edo adimen desgaitasun arina edo muturreko adimena duten pertsonen familien talde berria.

Jarduera gehiago 2019an

Aurten, joerak positiboa izaten jarraitzen du. Momentuz, 133 pertsonak (80 senide eta 53 erabiltzaile) hartu dute parte proposatutako ekintzetan, guztira 282 plaza. Bigarren hiruhilekoan zehar jarduera berriak antolatuko ditugu. Horien artean, bereziki aipatu behar dira desgaitasuna duten edo ez duten neba-arreba eta koinatu-koinaten arteko topaketak.

Bide batez, familia guztiak animatu nahi ditugu gure elkartean aktiboki parte hartzera, gure egitekoarekin konpromisoa hartzera eta familien arteko laguntza-sare hau sendotzera, hori izan baita Gorabideren ezaugarri nagusietakoa, hasiera-hasieratik.