Hezkuntza baliabideei buruzko webinario bat eskaintzen dugu

2022/10/11

Zurekin Programak web hitzaldien ikastaro berri bat abiatuko du, familiek eskolatzeari buruz izan ditzaketen zalantzak ebaztera bideratutako saio batekin

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Familiak eta eskolak erantzukizunak partekatzen dituzte, elkarlotu egiten direnak laguntza-sare bat sortzeko. Lankidetza horretan, senitartekoek edo zaintzaile eta tutore zein irakasleek esku-hartzen dute adimen desgaitasuna dutenhaurrenhezkuntza-arretarieta eskolatzeari begira elkarrekin lan eginez.

Eskolatzeak halako galderak sorraraz ditzake: Zer zentro da egokiena? edo Zer laguntza mota egon daitezke heziketaren ikuspegitik? Zalantza horietako zenbait ebazteko, gure Zurekin Programak hirugarren webinario ikastaroa abiatuko du urriaren 13an, pedagogia terapeutikoan aditua den Marga Villegas eta psikopedagogoa den Ana Carolina Ricciren eskutik garatuko den saio batekin, adimen desgaitasuna duten pertsonen senitartekoek, Bizkaiko eskola eta ikastetxe batzuetan, haur hezkuntzatik DBH arte erabilgarri dituzten hezkuntza-baliabideei buruz hitz egingo dutenak.

Ikasgela egonkorra
Aukera baliatuko dugu, beren esperientzia ez ezik, adimen desgaitasuna duten ikasleekin ikasgela egonkorrean burutzen duten lana zein den jakiteko, eta kolektibo hori zenbateraino gizarteratzen den eta eskolan zer mailako inklusioa ematen den jakiteko. Halaber, aurkezpenean zehar sortzen diren zalantza eta galderak ebazteko aukera izango dugu. Izena emateko: gorabide.com/charlas-web.