Adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruko eskolako marrazketa lehiaketa

2022/03/28

Bizkaiko 10 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta Gorabidek 60 urteotan egin duen lanaren inguruko ikuspegia erakuts dezaten. HARTU PARTE!

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurrena dela eta, adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruko marrazki-lehiaketa bat antolatu dugu Bizkaiko eskola guztietako Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleentzat (10-12 urte), nerabezaroaurrean dagoen kolektibo honek eta gure elkarteak 60 urteotan egin duen lanaren inguruan duten ikuspegia ematea sustatzeko. Teknika eta formatua libreak dira eta guztiz irekita daude partaide bakoitzaren sormenera. Baldintza bakarra da marrazki bakoitza behar bezala identifikatu behar dela atzealdean, izen-abizenekin, adinarekin eta ikastetxearekin.

Baldintza bakarra da marrazki bakoitza behar bezala identifikatu behar dela izen eta bi abizenekin, adinarekin eta ikastetxearekin.

Beharrezkoa bada, adimen desgaitasunera hurbiltzeko hainbat modu daude, lehiaketa honetan parte hartu nahi duenarentzat:

 

SARIA ETA ERAKUSKETA
2022ko ekainaren 30a baino lehen Gorabidek Bilbon duen egoitzan ( Poza Lizentziatuaren kalea 14, 2- 48011 Bilbo) jasotzen diren marrazkien artean, batek 122 piezako marrazki-maleta bat sarituko da. Sari banaketa BBK Kunan marrazki guztiekin egindako erakusketa inauguratzen denean izango da (data zehazteke).

Bizkaiko ikastetxe guztiak animatzen zaituztegu adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruan duzuen ideia partekatzera, eta gure 60. urteurreneko helburuarekin bat egitera: kolektibo honek gizartean erabat gizarteratzeko egin duen ibilbidea eta etorkizuna baloratzea.