Oraindik ez daukazu mendekotasunaren balorazioa eginda?

2022/09/21

Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure BBK SAIOA GORABIDEko lantaldeak oraindik antzematen du gure elkarteko erabiltzaile askok mendekotasuna baloratu gabe dutela. Horregatik, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien balizko beharretara aurreratzeko gure estrategiari erantzunez, gogorarazten dugu EZINBESTEKOA dela mendekotasunaren balorazioa egina izatea adimen desgaitasuna duten pertsonentzat, adinekoentzat edo mendekoentzat berariazko zerbitzuak eskuratzeko, hala nola etxebizitzak eta egoitzak (iraunkorrak eta aldi baterakoak), eguneko zentroak, prestazio ekonomikoak, etxeko laguntza-zerbitzua, laguntza-produktuetarako orientazioa eta dirulaguntza, etab. Gainera, mendekotasuna baloratuta badago, larrialdiko egoeratan baliabideak arinago lortzen dira.

Desgaitasunaren gradua edo erabiltzen ari den zerbitzua gorabehera (bai eta enplegu arruntean lanean diharduten pertsonentzat ere), gomendatzen dizuegu zuen gure BBK SAIOA GORABIDEko erreferentziazko gizarte-langilearekin harremanetan jartzea kudeatzen laguntzeko. Erraza eta oso garrantzitsua da:

  1. Lehenik eta behin, eskabidea udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan entregatu behar da.
  2. Gero, Bizkaiko Foru Aldundiko Mendekotasun Zerbitzuak etxean bisita bat egiten du baloratzeko eta, familiarekin batera, Banako Arreta Plana (BAP) proposatzeko. Plan horretan egongo dira egoera bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion zerbitzuak edo prestazioak eta, bidezkoa bada, eskatuko dira.
  3. Azkenik, etxera foru agindu bat iritsiko da. Men dekotasunaren gradua, BAP eta esleitutako baliabideak izango ditu.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86