Adimen desgaitasun arina edo mugako adimena duten gazteen senideentzako talde berria

2018/10/08

Gure parte-hartzeari buruzko hausnarketa taldetik “familetatik familientzako” bigarren proposamena

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Zein beharrezkoa den barruan daukagun hori askatzea! Eguneroko kez kak, etorkizunekoak; eta norekin egingo dugu hobeto tristezia, alaitasun, helburu eta bizipen berberak dituztenekin baino?” esaten du Argiñe Areitiok, Maddiren amak. Sentimendu horri erantzuteko, adimen desgaitasun arina edo mugako adimena duten gazteen familientzako talde bat sortu da Gorabiden, eta ama horrek bideratzen du. “Partekatzeko eta elkarri entzuteko espazioa da; familien artekoa. Izan ere, denok ditugu harreman sozialen inguruko kezkak, hezkuntza arlokoak, gizarteratzeari buruzkoak eta abar”, esan du. Lehenengo topaketara 46 familia eta 31 gazte joan ziren. “Oso erantzun ona izan zuen eta horrek erakutsi zigun oso beharrezkoa dela laguntzarako eremuak eta momentuak edukitzea, baita talde txikiago, erosoago eta lagunkoiagoetan berrantolatzeko ere. Noizean behin elkartzeko talde bat, erreferentzia bat”, azaldu du. Hurrengo bileran talde txikiago horiek sortuko dira “eta gure seme-alabek ere elkarrekin egoteko aukera izango dute, laguntzaile batekin”, esan du. “Eta zertarako elkartu? Zer eskaini dezaket, eta zer aurki dezaket?”. Gai horiek eta beste batzuk garatzen joango dira “konfiantza, segurtasun, elkartasun, konpromiso eta enpatiazko giro batean. Partekatzeko prest?”, animatzen du.

INFORMAZIO GEHIAGO
Diana Cabezas, Familiako Esku Hartze arduraduna
dianacabezas@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10