Bono sozial elektrikoa eta bono termiko berria

2018/12/11

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

15/2018 Lege Errege Dekretuak, urriaren 5ekoak, trantsizio energetikoa egiteko presazko neurriei eta kontsumitzaileen babesari buruzkoa, elektrizitate bono sozialaren baldintzak hobetu ditu eta bono termikoa sortu du, ur bero eta berogailurako.

Dekretu honen aurretik bono elektrikoa lortzeko zeuden irizpideak mantendu dira:

  • Kasu honetarako ezarritako muga ekonomikoak betetzen dituzten eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten familientzako.
  • Ezarritako mugen barruan, errenta baxuak dituzten familientzako.
  • Familia ugari guztientzako.
  • Gutxieneko prestazioak dituzten pentsiodunen familientzako.

Hobekuntzak honela zehatz daitezke:

  • Deskontua izateko eskubidea ematen duen energia-kontsumoa % 15 igotzen du (gaur egun urteko 3.600 kW-koa da).
  • Bono sozial elektrikoa daukaten etxebizitzetan ezin da elektrizitate hornidura eten, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna daukan, II edo III mailako mendekotasuna daukan edo 16 urtetik beherakoa den pertsona bat badago, gutxienez.
  • Errenta irizpide espezifikoak markatu dira, honako kasuetarako: II edo III mailako mendekotasuna duen edo % 33ko edo gorako desgaitasuna duen pertsona bat daukaten familiak, guraso bakarreko familiak edota terrorismoaren edo genero indarkeriaren biktima izan den pertsona bat daukaten familiak. Horrela izanik, pertsona horientzako gehieneko errentaren muga IPREM adierazlearen 0,5 halako igoko da, gainerako familiekin alderatuta.

2018ko abenduaren 31n bono sozial elektrikoa daukaten familiek automatikoki jasoko dute bono termikoa.

BBK SAIOA GORABIDE ZERBITZUA
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86