Gure Kuadrillak egonkortu egin dira

2018/12/20

Gure Astialdiko Zerbitzuak lau talde autonomoak dauzka, 24 erabiltzaileekin

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Datorren astean non geratuko gara?â€, galdetu du Janirek. “Moyuan, betiko moduan, ezta?â€, erantzun du Josuk. “Ni ez nago, partidua daukat Tarragonanâ€, abisatu du Marijosek. “Santurtzira bagoaz, ni zuzenean noa Sestaotikâ€, esan du Javik. “Orduan, Ezkerraldekoak Santurtzin gera zaitezkete seietan, eta gainerakoak bost eta erdietan, betiko lekuanâ€, aholkatu die euren laguntzaileak. “Nik jarriko dut Whatsapp taldeanâ€, esan du Aidak, bukatzeko.

Larunbatero legez, gure Aisialdi Zerbitzuko kuadrilletako batek hurrengo asterako hitzordua antolatu du. Batzuek monitore baten laguntzarekin egiten dute; beste batzuek modu autonomoagoan; baina guztiek daukate helburu bera: aisialdia ahalik eta burujabeena izatea.

Denontzat Programa
Jarduera horiek 2017an sortu ziren, Denontzat Programaren barruan. Asmoa da erabiltzaileek laguntza behar duten esparruetan erantzun indibidualizatuagoak ematea, apurka-apurka, aisialdi denbora euren kabuz antolatzen joan daitezen. Lau kuadrilla dira dagoeneko, 11 emakume eta 13 gizonez osatuak, eta larunbatero biltzen dira.

Boluntarioen presentzia eta ematen duten laguntzaren intentsitatea jaitsiz doaz, apurka-apurka. Horrela, taldeak bilakaera propio bat dauka, bakoitzaren ezaugarrien arabera. Horren adibidea da Albertok bere kuadrillan bota duen proposamena: “Egingo al dugu bidaia bat?â€.