Gure GIHekiko konpromisoa azaldu dugu Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Kongresuan

2020/11/02

Garapen Iraunkorrerako Helburuak gure estrategian nola txertatu ditugun azaldu dugu, eta, aplikaziorako adibide moduan, gure Goratu Programa deskribatu dugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Maite Fernández, gure Astialdi Zerbitzuko zuzendari eta gure Gizarte prozesuko liderra, eta Conchi Basabe, gure Goratu Programako kidea, arduratu ziren Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) alde egin dugun apustua azaltzeaz, Euskaliten Kudeaketa Aurreratuko Kongresuan. Gai horri buruzko bloke monografiko bat egin zen, eta Bilbao Metrópoli 30, Izaite eta Lantegi Batuak erakundeek ere parte hartu zuten.

Gizartean daukagun eragina kudeatzeko prozesuan GIHak txertatu ditugu, eta gure Gizarte arloko liderrak azaldu zuen zein hausnarketa egin duen erakundeak beharrizan horren inguruan, eta nola integratu dugun ikuspegi hori gure hurrengo Plan Estrategikoan. “Horretarako, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin erlazionatutako helburuak aztertu, eta ikusi dugu zeintzuk diren koherenteak gure ikuspegi, egiteko eta balioekin, eta burutzen ditugun proiektu eta ekintzekin”, adierazi zuen.

Lotutako GIHak
“Horrela izanik, gizartean egiten dugun ekarpenaren oinarriak hainbat Helbururekin lotu ditugu”, esan zuen. “Balioen transmisioa 10. Helburuarekin lotu dugu: desberdintasun egoerak murriztea; garapen soziala 17. Helburuarekin lotu dugu: helburuak lortzeko aliantzak; eta ingurumenaren zaintza 7. Helburuarekin: energia eskuragarria eta ez kutsagarria, eta 12. Helburuarekin: ekoizpen eta kontsumo arduratsua”, esan zuen, bukatzeko.

Goratu Programa eta 10. GIH
Balio etiko eta solidarioen transmisioa 10. Garapen Iraunkorrerako Helburuarekin lotzearen adibide moduan, desberdintasun egoerak murrizteari dagokionez, Conchi Basabek Goratu Programaren gakoak aurkeztu zituen. “Adimen desgaitasuna duten pertsonei zarata egitea interesatzen zaigu, gizarteak hobeto uler gaitzan”, azaldu zuen. Honakoak azaldu zituen: aurrez aurreko saioen funtzionamendua, Goratu 2.0 webgunea, talde txikietan ikastea egiteko praktikoen bidez, eta sare sozialen dinamizazioa.

Ekintza horiek eragin handia dute herritarrek adimen desgaitasuna duten pertsonen inguruan duten pertzepzioan eta jarreretan, eta hori 10. Helburuarekin lotuta dago, desberdintasunak murriztearen ingurukoa. “Guzti honen bidez nahi duguna da jendeak gu hobeto ezagutzea eta aurreiritziak aldatzea”, esan zuen, amaitzeko.

Egin beharreko bidea
Galderen tartean, Maite Fernándezek esan zuen Garapen Iraunkorrerako Helburuen alde egin dugun apustua “ibili beharreko bidea dela, ez irudi finko bat. Ideia da bilakaera bat izatea elkartearen garapenean, eta gure ildo berean doazen horiekin batera mugitzea, elkar bultzatuz”.

 

IRAKURKETA ERRAZA
Kudeaketa Aurreratuko Kongresu batean parte hartu dugu,
Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruz hitz egiteko.
Gure Plan Estrategikoan barne hartu ahal izateko
zer egin dugun azaldu dugu,
eta gure Goratu Programaz ere hitz egin dugu.