Lagunduko gaituzu Gorabide Egunean?

2022/09/13

Gizarte-zerbitzuen sistemari egiten diogun ekarpenari buruzko jardunaldia eskainiko dugu Youtuben, eta adimen desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren aldeko euritakotada ekingo diogu berriro, irailak 23an, ostirala, 12: 00etan, Bizkaia Plazan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Irailaren 23an, ostirala, Gorabide Eguna oso berezia ospatzen dugu, gure 60. urteurrena dela eta. Dibulgazio-jardunaldi batean, gizarte-zerbitzuen sistemari egiten diogun ekarpena aztertuko dugu, iraganari, orainari eta etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Fevas – Plena Inclusión Euskadiko ordezkariekin.

Zuzenean ikusi ahal duzu gure Youtube kanalean, eta geroago ikusteko aukera ere izango duzu.

Gainera, aurten, gure adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusio osoaren aldeko jai-euritakotada berreskuratuko dugu, 12: 00etan, Bizkaia Plazan. Animatu eta zatoz zure euritako koloretsuarekin!

ZURE ZAIN GAUDE!